XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAUDY KRISTAU? Dena dela, ateismoa eta iraultza garbi bereiztu ondoren, oraindik ateo eta materialistatzat ezagutzen du bere burua.

Hurrengo urtean atera zuen liburuan (L'Alternative) gehiago sakondu du gai hau.

Erlijioa, kristautasuna, opio ahal da?.

Zuzenean problemari heldu ordez, apropos erantzun horri darion ondorioaren eboluzioa emango dugu.

Ondorioetatik erraz uler bait daiteke printzipioa.

Erlijioa beti opio balitz, iraultza egiteko, hau da, historiaren orduari dagokion politika egiteko, eta erabat konprometatzeko, beharrezko litzateke ateo eta materialista izatea; fedeak errealidadea benetakotasun osoz hartzea eragotziko luke eta.

Erlijioa ez da opio, beraz? Fedea nola bizitzen den, da kontua.

Ez dago erlijioaren esentzia metafisikorik, non-nahi eta betirako balioko lukeen erlijio-mueta bat.

Marxek metafisika-mailan ez baino kondaira-mailan aztertu eta epaitzen du erlijioa.

Ezin genezake erlijioa opio den ala ez esan, une bakoitzean betetzen duen funtzioa nolakoa den aztertu arte.

Erlijioa opio da beste haruntzagoko etorkizun absolutu horrek, hemengo borrokaren erantzukizuna leporatzeko kemena kentzen badigu; opio da, Jainkoa gure jakinduriaren hutsuneak betetzeko tresna (Deus ex machina) bihurtzen badugu, Jainkoa gizonaren pentsamendu eta ekintzaren erdian ez eta muga-ertzetan ezartzen bada; opio da, Absolutuak, bizitzako ekintza kreatzailearen ordez, metafisika-tankera hartzen badu; opio da, gizartearen giza-mailen espilu denean.

Baina, erlijioa, fedea, Nazareteko Jesusen etenduraren luzapena balitz, orduan ez litzateke opio, munduaren aldakuntzaren legamia baino.

Horrelako fedeari erasotzea, erreboluzioaren aurka lan egitea da.

Horregatik, aitortu beharra dago: ez, kristaua, fededun izan arren, erreboluziogile izan daitekeela; baizik, fede horri esker hain zuzen, izan daitekeela hori.